Itsasoaren eta mendiaren artean, zure Passivhaus landetxea, Hondarribian, Euskal Herrian

Webgune ofiziala: zuzeneko erreserba

Preziorik onena ziurtatuta

% 5eko zuzeneko deskontua, astebeteko edo gehiagoko egonaldietan

% 10ekoa, bi aste edo gehiagokoetan

Gainera:

Ongi etorri Kostoenea landetxera

Hartu ostatu itsasoaren eta mendiaren artean eta ezagutu Euskal Herria, lasaitasunari uko egin gabe.

Donostiatik eta Miarritzetik hogeita hamar minutu ingurura, ibilbide hauek izango dituzu eskura:

1. eguna: Hondarribia + Jaizkibel
2. eguna: Donostia
3. eguna: Donibane Lohizune eta Getaria (Lapurdi)

4. eguna: Zarautz, Getaria eta flyscha
5. eguna: Miarritze eta Baiona

Txakurrak ongi etorriak dira

Gozatu egonaldi jasangarri batez, luxuzko Passivhaus landetxe batean! Bi ostatu-aukera eskaintzen dizkizugu, egonaldi ezin hobea izateko behar duzun guztiarekin:

Euskadi partekatzeko

Familientzako edo bi bikoterentzako kalitatezko ostatu-aukera; espazio propioa izan eta elkarrekin kozinatu nahi dutenentzat eta, Kostoenean ostatu hartuta, euskal kostaldea ezagutu nahi dutenentzat.

Aukera bikaina:

  • familientzat
  • bi bikoterentzat
  • leku handiagoa nahi duten bikoteentzat
  • natura maite dutenentzat
  • hirian ostatu hartu gabe Euskal Herria bisitatu nahi dutenentzat

 

Zer eskaintzen du?

  • 4 lagunentzako sukalde jangela egongela, erosotasun guztiekin, 43”-ko telebista adimenduna eta guztiz hornitutako sukaldea.
  • 30 m2-ko terraza pribatua, egoteko eta jateko guneekin, hegoaldera begira, zurezko pergola politarekin eta badiaren eta mendiaren ikuspegiekin.
  • Wifia eta 1 GB-ko zuntz optiko oso azkarreko datu-harguneak.
  • 1. gela: bikoitza, 180 cm-ko king ohearekin. 2. gela: 90 cm-ko banakako bi ohe edo king ohea aukeran.
  • Koltxoi oso erosoak, izarak, edredoi nordikoa, burkoen aukera, eskuoihalak.
  • Bainugela handia, walk-in euri-dutxarekin eta bainurako produktuekin.
  • Aire-girotzea etengabeko aireztapenarekin, eguneko 24 orduetan aire garbia arnasteko.

Kalitatea eta erosotasuna bi lagunentzat, itsasoaren eta mendiaren artean

Esnatutakoan, ikusi egunsentia badian, gosaldu zure terrazan eta egin osteratxoa Jaizkibel mendian, zure txakurtxoarekin.

Aukera bikaina:

  • bikoteentzat
  • ihesaldi erromantikoetarako
  • telelanerako
  • natura maite dutenentzat
  • hirian ostatu hartu gabe Euskal Herria bisitatu nahi dutenentzat

 

Zer eskaintzen du?

  • 2 lagunentzako sukalde jangela egongela, erosotasun guztiekin, 43”-ko telebista adimenduna eta guztiz hornitutako sukaldea.
  • Wifia eta 1 GB-ko zuntz optiko oso azkarreko datu-harguneak.
  • Gela bikoitza 160 cm-ko queen ohearekin, koltxoi oso erosoa, izarak, edredoi nordikoa, burkoen aukera eta eskuoihalak —denak kalitate oso handikoak—.
  • Walk-in bainugela, bainurako produktuekin.
  • Aire-girotzea etengabeko aireztapenarekin, eguneko 24 orduetan aire garbia arnasteko.
  • 12 m2-ko terraza pribatua, egoteko eta jateko guneekin, badiara eta mendira begira.

Doako aparkaleku pribatua, eta oztopo arkitektonikorik ez apartamentuetara sartzeko, ez barruan eta ez kanpoan