Egia bihurtutako ametsa
Urte asko daramatzagu Kostoenearekin ametsetan, eta, azkenean, hemen dugu gure landetxe jasangarria, gure naturako paradisua, gurera datozen bisitarien erosotasuna eta ongizatea aintzat hartuta diseinatu eta eraiki duguna. Zatoz eta gozatu Kostoeneak eta Euskal Herriko txoko zoragarri honek eskaintzen dizuten guztiaz.
Jasangarritasuna
Deskonektatzea
Ongizatea
Babeslekua natura betean, eta guztia eskura
Kostoenea leku paregabean dago: Jaizkibel mendiaren hegoaldeko magalean, zaratetatik urrun, landa-eremu betean, naturaz inguratuta, eta ehunka bidexka, ingurunea oinez edo bizikletaz ezagutzeko, itsasoaren eta mendiaren artean. Leihoetatik ardiak, zaldiak, ahuntzak, oiloak… ikusiko dituzu, eta txoriak kantari entzungo, badiara begira egunsenti ederraz gozatzen duzun bitartean.
Dena eduki dezakezu
Landa-eremutik irten nahi baduzu, 5-10 minutuan Hondarribia arrantza-herri liluragarrian egongo zara; hondartza (irailaren 16tik ekainaren 16ra txakurrak ere onartzen dituena), dendak, tabernak eta Michelin izardun jatetxeak aurkituko dituzu bertan. Autoz joanda, Frantziako muga 10 minutura dago, Donostia 25 minutura, Miarritze 40 minutura eta Bilbo 90 minutura. Aukera jasangarriagoak ere badituzu; adibidez, oinez joanda, 30 minutuan herrira iritsiko zara, eta, bertan, autobus-zerbitzu bikaina, Hondarribitik Hendaiara (Frantzia) badia itsasontziz gurutzatzeko aukera (7 minutuan), alokatzeko bizikletak eta abar aurkituko dituzu.
Eraikuntza jasangarria
Jasangarritasuna nagusi da gure landetxean; izan ere, Passivhaus Institut erakundeak eraikuntza jasangarrirako ezarrita dituen estandarren arabera eraikita dago —2024an lortu zuen ziurtagiri ofiziala—.Aireztapen automatikoko sistemak etengabe berritzen du airea: etxeko beroa/freskura berreskuratzen du, 22 ºC-ko tenperaturari eusteko urte osoan, eta egunean 24 orduz aire fresko eta garbia bermatzen du, kristal hirukoitzeko leihoak ireki gabe ere. Gainera, sistema berritzaile bat erabiltzen dugu, egunik bero eta hotzenetan airea girotzeko eta, horrela, Kostoenean beti eroso egoteko. Etxe osasungarrian bizitzea eta, aldi berean, ingurumena zaintzea sentsazio zoragarria da; senti ezazu!